2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

1. ariketa: Papiroflexia. Planoak eta Maketa



Hainbat saiakera faltsu eta beste hainbat buru-hauste eman dizkit lan honek, baina dagoeneko amaitu dut aste honetako proiektua.

Zeregin desberdin askotan ikusten diot lekua nire egiturari, baina garbi daukadana estalki moduan izan behar duela da.







Alde batetik autobus geltoki bat izan liteke.
Jendea barrukaldean jarritako eserlekuetan eseriko litzateke autobusaren zain eta hau gerturatzen ari den jakiteko, leihotik begiratzea besterik ez lukete egin beharko. Gainera, atzeko aldea kristal batekin estaliz, ez litzateke egituraren kolore eta formekin hautsiko.


Bestalde etxe unifamiliar baten garaje jasogarria izan liteke.
Etxeko horma baten kanpoko aldean jarrita, kotxearekin iristean aparkatzeko maniobratzen hasi beharrean, zuzen zuzenean tapatua geldituko den eremuan utzi eta jarraian estalkia zabalduko litzateke. Itxita gelditzeko, toldoa egina dagoen material berdinaz itxiko nuke kanpoko aldean gelditzen den gunea.






Era berean, kafetegi baten aurrean jartzeko erretzaileentzako gune bat izan daiteke.
Duela gutxi martxan jarritako lege baten ondorioz erretzaileek lokal publikoen barnean erre ezin dutenez, lokalaren aurrean jarritako, baino bertatik kanpo gelditzen den luzapen gune honekin, aterpe batean kontsumi dezakete. Egituraren alboetako leihoei esker, zigarroek botatako kea estalpetik kanpora irtengo litzateke.











Izango dena izango dela, zuek ere honelako zerbait egin nahi izango bazenute hementxe emango dizkizuet egituraren planoak...



... eta hauxe litzateke emaitza:




Gustatuko zaizuela espero dut!!

2013(e)ko irailaren 13(a), ostirala

1. ariketa: Papiroflexia. Lan Maketa

Egilea: Garazi Aranguren Alberdi


 

Egilea: Garazi Aranguren Alberdi

 

 

Lan pixka baten eta egiten ari nintzena oker zegoela adierazi didaten saiakera batzuen ondoren, bete dut helburua! 

Hemendik aurrera jakingo dut  non utzi dudan nire mugikorra...

Egilea: Garazi Aranguren Alberdi
Egilea: Garazi Aranguren Alberdi

2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna