2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

4. ariketa: Bi Ikaslerentzako Etxea


Lehenengo lauhilekoko azken hiru aste hauek Tailer Bateratuko Proiektua aurrera eramaten pasa ditugu. Proiektu honen xedea Arkitekturako fakultate aurreako lorategian, frontoi modukoa dagoen tokian, arkitekturako bi ikaslerentzako izango litzatekeen etxea diseinatzea, eta lorategia moldatzea ziren.


Etxeak bi solairu izan behar zituen, eskailera bidez konektatzen zirenak, eta hauetan banatuta bi logela, ikasteko birentzako lekua, bi bizikleta uzteko tokia eta komuna jarri behar ziren.


Ez nuen begiradak erakarriko zituen eraikin bat egin nahi, eta horregatik, solarrera ematen duen pareta  eta gaur egun dauden ballak dauden bezalaxe utzi nuen.










Lekua ondo aztertu eta neurtu ondoren nire proposamena lantzen hasi nintzen. Lehenengo pausoa eskaileraren kokapena izan zen.Irakasleek erakutsitako eskaileren adibideen artean egurrezko batek piztu zuen nire jakin-mina eta honen interpretaziotik hasi nuen nire proiektua.


Gustatu zitzaidan eskailerak non jarri erabaki ondoren espazioen banaketarekin hasi nintzen. Hemen hartu nuen lehenengo erabakia sarrera lorategitik izango zela izan zen, eta hala, lorategira sartzeko ere sarrera bat ireki nuen. Sarrera kristal trasluzidoz inguratu nuen, hala trantsizio gune bat sortuz eta beste aldean komuna jartzea ahalbideratuz. Hemengo kristalezko atea ireki eta altuera bikoitzeko gela handi bat jarri nuen, goitik behera kristalera batekin amaitua. Trantsizio gune eta goiko pisuaren zabaleren arteko espazioen dimensio anitzen bidez, eta kristalera handi honi esker, Espazio infinituak sortzea nuen helburu, Mies van der Rohe-k egiten zuen antzera. Gela handi honen albo batean eskailera ikusten da, apalategi moduan ere funtzionatzen duena, eta beste aldean mahai luze bat eta apalak daude.


Lorategian bidexka bat sortu dut, hona sartzeko ateak, etxeko sarrera, Arkitekturako Fakultateko leihoak eta jarri ditudan bi plataformak (bat etxearen aurrean eta bestea lorategi erdian, zuhaitzen adarrek eginiko korapiloaren azpian) lotzen dituena.

  • Hauxe izan da honen guztiaren emaitza:





  • Hona 1:50 eskalan eginiko maketa:





  • Eta beste hau 1:100ean egina:











Gustatu zaizuela espero dut!!
Hurrengoan gehiago! ;D