2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

3. ariketa: Logela. Lan-maketa

Oraingo honetan Arkitekturako ikasle batentzako logela bat diseinatzeko eskatu digute.
Odorioz, nire ustetan beharrezkoak diren ezaugarriak jarri dizkiot diseinuari.

Alde batetik gelan sartzean espazio han bat ikusi behar da, horregatik ez dut aurkako aldeko pareta ikustea oztopatuko duen ezer jarri.
Bestalde mahaia leiho aurrean jarri dut, argi naturaarekin lan egitea ona izateaz gain distantzia luzera enfokatzeko aukera ematen baitu, begiak erlaxatzeko.
Gainera, Arkitekturan azken batean material desberdinak erabiltzen direnez, eta hauek tamaina handia dutenez, mahai ingurun apalategi asko eta almazenatzeko armairuak jarri ditut.
Garrantzi handia eman diot lan-tokiaren eta lo-tokiaren arteko guneen banaketari, bi guneetako atmosferak antonimoak baitira.
Horrez gain, ohea ateari begira jarri dut, mendeetan zehar egin den bezala.
Komuna lo-gunetik eta lan-tokitik distantzia berera jarri dut, edozein momentutan joan ahal izateko.
...
Oraingoz ez dago bukatua, baina ondo doala esango nuke.







Maketan adierazitako aukera bat da, baina gehiago ere pentsatu ditut:




2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

3. ariketa: Nire Logela

Nire logela leku garrantzitsua da niretzat, izan ere bertan pasatzen ditut eguneko ordu gehienak; alde batetik, deskantsatzea egun berri bat ondo hasteko behar dena delako, eta bestetik, egunean zehar egiten diren lanak bertan egiten ditudalako.

Nire ustez, gela batek izan behar duen ezaugarri garrantzitsuena helburu bat izatea da, eta hori definitzean hasiko gara atmosfera hori lortzeko beharrezko ezaugarriak jartzen.

Honexegatik, lo egiteko gelari ohe bat, argi leuna eta gauza gutxi gehiago sartuko nizkioke; eta aldiz lan egiteko gelari argi naturala, bizitasuna eta gauza eskura izateko apalak jarriko nizkioke.

Hau dela eta, nire logela bi zatitan banatua dago:
Sartu eta lehenik mahai zuri handi bat ikusten da, isladatzen duen argitasunari esker esnatzen nauena eta bertan exeri eta lanean jartzen laguntzen nauena; eta orduak aurrera pasa ahala, nekeak nirekin ahal duenean, begirada altxa eta gelaren ilunpean ohe handi bat dut zain. 


Batzuetan banaketa hau madarikatzen dut, nekatua nagoela lan egin behar dudanean tentazioa aurrean izatea ez baita erraza.
Hau dela eta, bi gune hauek banatzeko modua aurkitzeari garrantzi handia ematen diot, eta nire etxea dudan egunean (eta besteentzat sortzen dudanean) gela desberdinetan banatuko ditut.



Guzti honen gainetik, garantzitsuena "nirea bakarrik den txokoa" dela da. Urte askoan zehar partekatu bahar izan dut logela nire anaiarekin, eta ezinezkoa zen gustatuko litzaidaken bezala izatea gauzak (amak ez zidan anaiaren ohea gelatik kanpo, korridorean, jartzen uzten).

2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

2. ariketa: Egurrezko Txabola. Maketa

Aste honetan ere hemen naiz beste proiektu batekin.
Oraingo honetan egurrez bakarrik eginiko 10 metro karratuko etxetxo bat egiteko eskatu digute irakasleek. Etxola tradizionaletan inspiraturik, ahalik eta erabilera erosoenekoa iruditu zaidan txabola sortu dut.

Hasieran, lotura egokiena zein izango zitekeen jakiteko, paperean marrazten eta proba batzuk egiten hasi nintzen.
 Eraikinaren itsura zein izango zen erabaki eta kanpoko geruza gehitu diot:
 
 Egitura zuzenean lurrean ez dagoenez, honen mailara iristeko eskilara batzuk egin ditut:

Hauxe izan da emaitza: 

Gustatu zaizuelakoan... Milla esker eta laxter arte!