2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

7. Ariketa: Ondarretako Etxe-Estudioa

Arkitekturako karrerako lehenengo kurtsoko azken proiektua izango den honetan, hurrengoa egin behar dugu: "Etxe unifamiliar bat Arkitektura estudio eta tailer bati lotua dagoena."

INBESTIGAZIO LANA

Oraingo proiektua Donostian kokatzen da, Ondarreta hondartzaren ondoko hiri ehunduraren parte den orube huts batean. Lehenengo lerroan aurkitzen da orubea, hondartzatik 30 metro ingurura, bien arteko muga parke batek egiten du.

Inguruko beste eraikinei begiratuz, denak estilo ezberdinetakoak direla ikus dezakegu, baina hori bai, denek dute 2 edo 3 solairuko etxe baten altuera.





Horren kokapen preziatuko orubea huts bat egoteak badu bere arrazoia, izan ere 1971an eraikia izan zen Javier Carvajalen "Casa Sobrino" etxea aurkitzen zen lehen bertan. Zoritxarrez, alboko hotelak egiteko asmoa zuen anpliazio baten ondorioz 2008an eraitsi egin zuten.


















Hau da orubearen inguruak duen itsura:













Eta hurrengoa urte sasoi ezberdinetan etxearen aurrean aurkitzen den parkeak izanten duen itxura:

Martxoan
Abuztuan










PROIEKTUA

Lehenengo zuzenketa:
Pixkabat ingurua inbestigatu ondoren baldintzak sortzen hasi eta proiektu bat egin nuen (Aste Santuetan). Proiektu honen forma inguruko eraikinek osatzen zuten itzaletik ihes egiten zuena zen, baina zuzenketa baten ondoren akats asko egin nituela, eta egia esan, jarraitzen nuen ideiatik hurrun nengoela ikusten lagundu zidaten.
Leku asko desaprobetatzen nuen, ezertarako balioko ez zidaten guneak sortu eta horren eraikin altua egin eta aurrean lorategia uztean, gune politena litekeena itzaletan utzi nuen. 
Barne banaketari dagokionez, sarreran espazio gehiegi nuen, albo batera bezeroekin elkartzeko egongela bat, hurrutiago arkitektuaren despatxoa, etxetik patio baten bidez bereizia, patio beretzat bakarrik patio bat zuen komuna eta eskailerak bazter batean zigortuak. Lehenengo solairuan sukalde-jangela eta egongela nituen, despatxo gainean gelditzen zen terrazara konektatuak, baina terraza hegoaldera begira egonik ere ez zen erabiliko, inguruko eraikinen leihoek hona ematen baitute. Azkenengo solairua nahiko lortua nuen, logela guztiek itsasora ematen zuten eta eskailerak ertzean egotearen zergatia bertan ikusten zen. Patioak etxean sartzen ahalegintzeko keinua ondo zegoela baina handiagoa behar zuela ere esan zidan.

Irakasleak hasierako ideia, "itzaletik ihesi" ibiltzearena, ondo zegoela baina aurkakoa lortu nuela ulertarazi zidan, eta horri helduta, bozetoak egiten hasi nintzen, bozeto hauetan nahiko ondo nabari da proiektu finalaren forma. Gainera, gelakide batzuekin egindako txorakeriek inspiratzen lagundu zidaten:

 "Proiektuari bira bat eman eta forma berrietan pentsatzen hasi nintzen"


Bigarren zuzenketa:
Etxean orubea berriz marraztu eta zerotik hasi nintzen; oraingoan garbi nuen L formako etxe bat nahi nuela beheko oinean (Schindler-Chace etxearen moduara) , honen bidez patio handi bat izateko. Leihoek hona eman beharko zuten (Shift house etxean bezala), izan ere beheko solairutik ez dira ikuspegiak ondo apreziatuko. Goiko solairua behekoaren antzekoa izango da, baina hemendik sekulako ikuspegiak daudenez, voladizo handi bat gehitu eta C formako soairua egin nuen. Etxerako eta garajerako sarrera alboan jarri nituen, baina ez nengoen oso gustura, bidea tunel bat baitzen, sarreran leku gehiegi nuen eta logela eta despatxoa sartzeko arazoak nituenez, hirugarren solairu bat gehitzera behartua ikusten bainintzen. Eskilarak, lehenengo proiektutik zerbait mantendu nahian, L-aren puntan jarri nituen, aurreko estudioaren forma konprimatuarekin.

Irakasleari erakutsi eta gustatzen ez zitzaizkidan zatiak azaldu ondoren, berehala eman zizkidan irtenbideak: jarri sarrera hemendik, ez egin hori eskailerari eta kendu hirugarren solairua.

Hirugarren zuzenketa (eta entrega posiblea):
Zuzenketa honetara aurreko zuzenketako detaileak adatuta eta plano guztiak eginda eta tintaz pasata aurkeztu ginen denok.Aste honetako arazo bakarra espazio gehiegi nuela zenez, irakaslearekin kontsultatu eta hemendik eta handik estutzeko gomendioaz gustura gelditu nintzen, izan ere, planoetan asko ez badirudi ere, errealitatean espazio horiek oso handiak ikusten omen dira.

Egun honetan gelakide batzuen lanak arbelean jarri eta denoi azaldu zizkiguten. Bat berea azaltzen ari zela, nire barne banaketa pixka bat kuestionatu nuen, eta, momentuan bertan bestelako banaketa bat marraztu nuen.

Arratsaldean planoak egiten jarri nintzenean, nire barne banaketaren arrazoiak gogoratu eta nuenarekin gelditu nintzen.


Lan askoren ondoren, honakoa izan da emaitza (Entrega finala!!):

Planoak









Maketa (1:100 eskalan)








AGURRA
Aipatu beharra dut oso gustura nagoela proiektu honen emaitzarekin.
Ordu asko egin ditut lanean, bazkaldu gabe ere gelditu nintzen behin planoak egiteko, baina emaitza eskertua izan da. (Ez ditut argazki gehiago sartu mezu honetan ez baititu 30 baino gehiago ikusten uzten)

Gustatu zaizuela espero dut, hurrengo kurtsorarte!!