2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

6. Ariketa: Borda Pasiegoaren Erreforma

Oraingo honetan hiru kidez osaturiko tade batentzat asteburu pasa joateko etxetxo bat egitera bultzatu gaituzte.

Etxetxoa kantabria inguruan topa daitezkeen borda pasiego tipologiako txabola baten barruan antolatu behar genuen. 

 Mendi eta larreetan banatuak aurkitzen diren txabola guztien artean, hauxe izan da nire proiektua aurrera eramateko aukeratu dudana:


Kanpotik gaur egun duen itxura manten zezan nahi izan dut, eta barnean ere ez dut gehiegi aldatu nahi izan, gaur egun duen izaera gehiegi ez aldatzeko.

Goiko pisuan hormak eta teilatua nabarmendu nahi izan ditut, eta behekoan aldiz, erdialdeko espazioa.


Beheko Oina.
Lehen ikuilua zen honek 2 metroko altuera bestetik ez duenez, egokiena bertan oheak jartzea iruditu zait. Hauek bat bestearen barruan jasotzen dira, hala, egunez espazio zabal bat utziz. Eskaileren Azpian komuna jarri dut, hala, etxearen lauki-zuzen izaera gorde dezan. Sarrerako ateak dauden aldearen aurkakoan Altuera bikoitzeko egongela bat egin dut, tximinia eta guzti. Tximinia beheko oinean jarri dut, eta zentrutik gertu, bera baita etxe osoa berotuko duena.

Goiko Oina.
Gizakiak bizi ziren espazio honetan sukaldea eta egurrezko mahai handi bat jarri ditut, eta albo batean, beheko pisura eramango gaituen eskailerak.

Perspektibak.


Maketa.


Etxola hauek nola dauden eginak ulertzeko, interneten eta nire herri inguruko mendietan begira ibili naiz.
Interneten etxola hauen hainbat eta hainbat argazki aurkitu nituen, baina erabilgarrienak eroriak zeuden etxola hauek izan ziren:


Baina zuzenean ikustea askoz hobea denez, mendiko zapatak hartu eta honen bila joan nintzen:




2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

5. ariketa: Izozkitegia Ondarretan

Oraingoan benetan existitzen den egoera bati aurre egiteko esan digute irakasleek. Donostian bertan, Ondarreta hondartzan kokatzen da burutu behar dugun proiektua. 



Gure proiektua pasealeku luzeko zein tokitan kokatuko dugun aukeratzeko, pare bat aldiz bertara joan, bertako espazio eta iritsierak aztertu eta neurriak hartu genituen.


Elementuen banaketa ezagututa, eraikina kokatzeko tokia eta honek beharko dituen dimentsioak erabaki genituen.

Itsasoaren eta hiriaren arteko muga honetan ikurtzat balioko duen zerbait eraikitzen hasteko, garrantzitsua iruditu zitzaidan inguruko elementuei keinu egingo zien zerbait sortzea. Horregatik, esalkia ideatzerako orduan, irlarantz doan direkzionalitatea eman nahi izan diot, honi esker gune estali zein irekia lortuz.

Paseatzen ari den jendeari ez molestatzeko, hondar gainean kokatzen den plataforma batean ezarri dut proiektua, hala paseoa libre utziz.
 Mostradorea bi alboetarantz irekitzen da, eta pane batzuei esker gune ezkutuak lortu ditut kobratzeko kutxa eta antzekoak uzteko.

Hau sortzeko Luis Peña Gantxegui-ren haizeen horrazien alboko plazan (Teniseko plaza) eta Urreskoenean eta Mies van der Rohe-ren Pabiloi Alemanean eta Fansworth etxeko nukleoan inspiratu naiz bereziki.

  
Hauxek dira nire proiektuaren planoak:

Kokapen Planoak (1:30.000, 1:2000 eta 1:100 eskaletan):

Altxaera, Oin Planoa eta oina sortzeko bideratu ditudan Erlazio geometrikoak (1:100 eskalan):

Ebaketak (1:100 eskalan):

Ebaketa longitudinala (1:30 eskalan):

Ideograma, Piktograma eta Influentziak:



Ideiaren garapen arkitektonikoan egindako Marrazkiak:

Hona hemen maketak:
1:100 eskalan:



eta 1:30 eskalan: