2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

7. Ariketa: Influentziak

Arkitekturako karrerako lehenengo kurtsoko azken proiektua izango den honetan, hurrengoa egin behar dugu: "Etxe unifamiliar bat Arkitektura estudio eta tailer bati lotua dagoena."

INFLUENTZIAK

Lan honekin hasteko, lehenik eta behin, beste arkitekto ezagun pare baten bi lan hartu eta hauek aztertu ditut, erabiltzen dituzten baliabide ezberdinak ulertu eta nik ere aprobetxatu ahal izateko:

EAMES HOUSE (Case Study House Noº 8)
Charles & Ray Eames)


Amerikar Arts & Architecture aldizkariak bultzaturiko Case Study Houses izeneko etxebizitzen industrializazioaren programaren barruan sortu zen eraikin hau. Hasiera batean Charles Eames eta Eero Saarinen-en artean egina izan behar zuen, baina eraikitze prosezuan zegoela aldaketa nabarmenak jasan zituen Ray Eames artista eta diseinatzailearen eskutik, ahalik eta material gutxien erabiliz, espazioei etekin gehien ateratzeko helburuaz.

1949an eraikitako etxe hau muino batean dago eraikia, Santa Monikako bahiara eta Ozeano Pazifikora bistak dituela.  Chautauqua Boulevard-eko 203.a da, eta Pacific Palisades-en, Californian aurkitzen da, Los Angelesetik gertu dagoen auzo batean. Bertan aurkitzen ziren eukaliptoak kontserbatzea erabaki zuten arkitektuek, hauek ematen zuten argi-itzal jokoa gustuko baitzuten.

Charles eta Ray-ek XX. mendeko diseinu bati egiten zioten erreferentzia, modernitate, industrializazio eta minimalismo japoniar bat bilduz. Eraikin honetan ikusi zen lehen aldiz arkitektura flexible kontzeptua, izan ere, etxearen sinpletasunak, beharren aurrean erraz egokitzeko aukera ematen du. 

Etxe hau aukeratzearen arrazoia, landu behar ditudan elementuak biltzeaz gain, barne espazio ireki eta zabalei ematen dien izaera abegitsua izan da.


IBILBIDEA
Eskema honetan etxeko espazio ezberdinetara iristeko ibili beharrekoa adierazi dut. Begiratzen badugu, sartu eta dena eskura dugunaren sentsazioa ematen digu.  
Sukaldea eta egongela leihatilla baten bidez konektatzen dira, norbait lanean badago isolatua ez uzteko irtenbide bat.
SISTEMAK
Eskema honetan egitura, itxitura(opakua eta gardena) eta barne banaketa funtzioak dituzten eraikuntza elementuak bereizi ditut. Begiratuz gero, egituraren kasuan, muturreraino eramandako sinpletasuna bistaratuko dugu, eta itxitura begiratuz, argitan edo ilunpean geldituko ziren espazioen bareizpena.



PRIBATUTASUNA
Eskema honetan hiru pribatutasun maila bereizi ditut, baxuenetik altuenera. Begiratuta, gune pribatuenak goiko pisuan eta publikoenak behekoan banatu dituztela nabarituko dugu, eskailera baten bidez muga fisiko bat ezarriz.
Etxea hobeto ulertzeko hona hemen bideo batzuk: 


SCHRÖDER HOUSE
Gerrid Rietveld

Gerrit Rietveld arkitetku holandarrak eraiki zuen etxe hau 1924an Truus Schröder-Schrader anderearen kolaborazioaz, emakumearentzat eta bere hiru seme-alabentzat. Hormarik gabeko diseinu bat zen bezeroaren eskakizun nagusia. Truus anderea 1985ean hil artean izan zen etxea familiarena; ondoren, Bertus Mulder-ek zaharberritua eta museo bilakatua izan da. 2000 urtean patrimonioaren ondare bilakatu zuen UNESCOk.

Eraikina Utrecht-en aurkitzen da, Herbehereetan. Medianera artean dago eraikia, zuhaitz baten alboan eta autopistari begira.

Etxeak, bai barrutik eta bai kanpotik, aurreko arkitektura guztiarekin hausten du. 
Kanpotik, etxebitzitza-bloke zerrenda baten ertzean aurkitzen bada ere, ez du inguruarekin erlazionatzeko inolako ahaleginik egiten. Fatxadek bata bestetik pasatzen diren plano eta lerroez eginiko collage-ak dirudite, eta ahalik eta itsura plastikoena izan zezaten, elementu familiak kolorez bereizten dira.
Barrutik, beheko oina tradizional xamarra dela esan liteke, baina goikoa erabat irekia da. Panel mugikor batzuk sartuaz, goiko pisuko atiko irekian etxe bat lor daiteke, programan eskatzen zena. 

Etxe hau aukeratzearen arrazoia, panel mugikorrei ikusi diedan jokoa izan da gehienbat. 

IBILBIDEA 
Eskema honetan ikus dezakegunez, atetik sartu eta etxeko gune batetik bestera joateko jarraitzen dugun bidea zirkularra da, erdian kokatua dagoen eskailerak banatzen baitu espazioa.





SISTEMAK
Honako honetan egitura, itxitura opaku eta gardenak eta barne banaketa ageri dira sailkatuak. Goiko oinaren bi adibideetan ikus dezakegu zein nolako desberdina den espazio sentsazioa tabikeak jarriak edo kenduak egon.



PRIBATUTASUNA
Azken honetan, pribatutasun mailak ageri dira sailkatuak, publikoenetik pribatuenera. Ikus dezakegun bezala, beheko oinean, sarrerako atearen inguruan ageri dira espazio publikoenak, eta atzekaldean pribatuenak. Goiko oinean panelak jasoak edo jarriak egoteak kondizionatzen du espazioa, izan ere jarriak badaude logelak sortzen dira.


Hona hemen etxea hobeto ulertzeko bideo batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=qLHCYeswxuI (Rietveld-en inguruko dokumental motza)
https://www.youtube.com/watch?v=kf8WdLNuTj0 (Schröder etxearen inguruko dokumental motza)
https://www.youtube.com/watch?v=zyZZktZgamI (UNESCO)

Schindler-Chace hause
Rudolf M. Schindler
Eraikin hau tailer bateratuan aztertu genuen, baina gureak baino eskema hobeak aurkitu ditudanez hauek jarriko ditut:





Shift House
Apollo Architects & Associates